Hau ez da agurra /// Esto no es un adiós

[Abajo en castellano]

Garai arraro eta zaila dugu hau. Etorkizunak eta orainak bat egin dutela dirudi, eta bakoitzak ahal duen bezala egiten dio aurre. Gure buruak zaintzeari eta elkarrentzat bertan egoteari garrantzia emateko garaia da. Baita zaintzen ditugunoi eta zaintzen gaituzten horiei ere, bai pertsonalki bai kolektiboki, maitasunarengatik zein betebeharra delako. AnsibleFesteko kideok espero dugu pandemia honetan ikasten ari garen hori guztia iraunkorra izatea. Espero dugu ikasitakoak gida gaitzan etorkizun globalizatuak dakarzkigun errealitateetan zehar.

Irailean AnsibleFestik egongo den ala ez galdetzeak ez du funtsezkoa ematen. Baina jakin nahi duen jendea ezagutzen dugu. Zoritxarrez, erantzuna ezezkoa da. Eta behin betiko arrazoia pandemia izan den arren, koronabirusaren berri izan baino lehen hartu genuen erabakia.

Ansible bezalako jaialdi bat muntatzea lan nekagarria da, bereziki gutxiren artean antolatzen bada, borondatez, baliabide eskasekin, eta parte-hartzaileentzat bidezkoak diren baldintzak sortzeko eta egitarau zabala eta anitza eskaintzeko asmoa badago. Azken bi urteotan, lan horrek xurgatu egin du gure bizitzan dagoen beste guztiarekin partekatzen duen energia.

Horregatik, bizitza erdigunean jartzean sinesten dugulako, eta gauzak ondo eta zentzuz egin daitezkeenean egin behar direla uste dugulako, AnsibleFesten hirugarren edizioa atzeratzea erabaki dugu. Indar, esku eta buru nahikoak ditugun etorkizun batean egingo dugu hurrengoa, jaialdiak merezi duen bezala, hain zuzen.

Honek ez du esan nahi ez garenik lanean egongo. Feminismoa eta zientzia fikzioa indar eraldatzaile gisa ospatzeko hamaika era daudela uste dugu, eta zuek asteburu batez Bilbora erakartzea bakarra baino ez da (asko gustatzen zaigun arren). Ansible indar bat dela pentsatu nahi dugu, eta batzuetan jaialdi itxura daukala eta beste batzuetan beste itxura batzuk hartzen dituela; denbora pasatu ahala deskubrituko ditugu beste itxura horiek, inguratzen gaituzten pertsonekin eta gustuko ditugun eta garrantzitsuak iruditzen zaizkigun gauzak egiten dituztenekin bizi eta konektatu ahala.

Hainbeste tokitatik jaso dugun maitasuna eta sostengua eskertu nahi dizuegu. Jaialdi honekiko helarazi diguzuen pozak izugarri inspiratzen gaitu etorkizun hurbilean indar osoz bueltatzeko. Eskerrik asko laguntzarengatik.

Ez dugu ezin larriagoa den egoera hau erromantizatu nahi, bere ondorio ekonomiko, politiko eta emozionalak jadanik sumatzen baitira, baina pausatzeko eta pentsatzeko une egokia delakoan gaude. Kontua da lan izugarria daukagula egiteko. Guk, borrokan jarraitzeko gogoa zientzia fikzioaren lengoaian aurkitu dugun feministok, lanean jarraituko dugu. Zuen laguntasuna izatea espero dugu.

///

Son tiempos raros y difíciles para mucha gente. Parece que el futuro y el presente se han fundido en uno y cada cual lo está llevando como puede. Son tiempos de dar importancia a cuidarnos y estar presentes las unas para las otras; también de dar importancia a quienes cuidamos y a quienes nos cuidan, en lo personal y en lo colectivo, ya sea por amor o por deber. Desde AnsibleFest esperamos que lo que estamos aprendiendo durante esta pandemia sea duradero y nos guíe en las realidades que nos depara este futuro globalizado.

Parece superfluo preguntarse si habrá o no un AnsibleFest en septiembre. Pero nos consta que hay gente a quien le gustaría saberlo. Sentimos deciros que la respuesta es no. Y, aunque la pandemia ha sido la razón definitiva, esta decisión tomó forma antes de que empezáramos a oír hablar del coronavirus.

La realidad es que montar un festival como Ansible, entre muy pocas, de forma voluntaria, con recursos limitados y el objetivo de ofrecer un programa amplio y variado en unas condiciones lo más justas posible para las participantes, es un trabajo agotador. Y estos dos últimos años, ese trabajo se ha llevado gran parte de las energías que compartimos con todo lo demás en nuestra vida.

Por eso, y porque creemos en poner la vida en el centro y en hacer las cosas bien y cuando tienen sentido, hemos decidido posponer la tercera edición de AnsibleFest a un futuro en el que reunamos energías y manos y cabezas suficientes para celebrarla como merece.

Esto no significa que, mientras tanto, vayamos a dejar de estar activas. Creemos que hay muchas maneras de celebrar el feminismo y la ciencia ficción como fuerzas transformadoras que no pasan por traeros un finde a Bilbao (aunque nos encanta). Queremos pensar en el Ansible como una fuerza que a veces toma forma de festival y otras veces toma otras, que iremos descubriendo a medida que vivimos y conectamos con las personas que nos rodean y las que hacen cosas que nos encantan y nos parecen importantes.

Queremos agradeceros todo el cariño y el apoyo que hemos recibido desde tantos lugares. La ilusión que nos habéis transmitido por este festival es lo que más nos inspira para volver con fuerza en el futuro cercano. Muchísimas gracias por acompañarnos.

Sin querer romantizar una situación tan grave como esta, cuyas consecuencias económicas, políticas o emocionales ya empiezan a notarse, creemos que ahora es un buen momento para pausar y pensar. La realidad es que hay muchísimo trabajo por hacer. Y como feministas que hemos encontrado en la ciencia ficción el lenguaje que nos aviva las ganas de lucha, seguiremos trabajando. Esperamos seguir contando con vosotras.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .