MAIATZAREN 31 BAINO LEHEN BIDALI ZURE PROPOSAMENA ANSIBLEFESTERA!

AnsibleFestek, zientzia fikzio feminista festibalak, bigarren saioa izango du: Irailaren 6an eta 7an ospatuko da BilbaoArten, eta aurreko urteko nortasun berari eutsiko dio. Zientzia fikzioaren inguruko ideiak zein hausnarketak proposatzeko lekua nahi dugu, beti ere, feminismoaren gainean izanda, noski.

Aurreko urtean, helarazi zenizkiguten gustuko izan genituen hainbat proposamen, halere, programa azkar bete zen eta ez genuen aukera izan guztiak aurrera eramateko. Horregatik, aurten berriro, proposamenak bidaltzera animatzen zaituztegu. AnsibleFesta guztiok batera sortzen dugu, eta beraz, interesatzen zaizkizuen horien berri izan nahi dugu: solasaldien zein prestakuntzen nondik norakoak, alegia.

Ireki dugu, ostera, mahai inguruak, tailerrak eta bestelako proposamenak jasotzeko epea. Aurreko urtean haurrei zuzendutako programazioa izan genuen, baita tailerrak, arte erakusketak, zuzeneko musika, dokumentalen proiekzioak eta mahai inguruak ere.

 

Hona hemen zenbait gako:

NOIZ ARTE DAGO IREKITA PROPOSAMENAK BIDALTZEKO EPEA?

Maiatzaren 31ra arte 23:59 ordu baino lehen, Bilboko ordua.

NORA BIDAL DEZAKET?

Gure posta elektronikora: ansiblefest@gmail.com. Jar ezazue gai argia (esaterako: aktibitate proposamena)

 

NOLAKO PROPOSAMENA BIDALI DEZAKET?

-Eztabaida suertatzen duten mahai-inguruak, gaiaren ardatza feminismoa eta zientzia fikzioarekin lotuta egon behar du, berdin dio forma, hau da: narrazioak, zinema, bideo-jokoak eta abar jasoko dira.

 

-Azaldutako gaien inguruko formakuntza zein aisialdirako tailerrak.

-Haurrei zuzendutako aktibitateak.

-Artista obren erakusketak.

-Musika kontzertuak

LITERATURA INGURUKO FESTIBALA DA SOILIK?

Ez! Zure proposamena zientzia fikzio feministarekin erlazionatuta egon artean, edozein adierazpen mota jasoko da: literatura, zinema, bideo-jokoak, irudiak, sailak, komikiak, eta abar.

NIRE PROPOSAMENA EGITEAGATIK ORDAINDUKO DIDAZUE?

Oraindik ez dakigu jasoko dugun eskatutako diru laguntzarik. Ezin dezakegu, beraz, eskainitako hitzaldia zein tailerra ordaintzeko konpromisurik hartu, baina bai saiatuko gara bidaia ordaintzen eta ostatua topatzen.

ANTOLATU BEHARRA DUT. NOIZ JAKINGO DUT NIRE PROPOSAMENA HAUTATUA IZAN OTE DEN?

Ekainaren 15a baino lehen. Data horretan programaren lehen aurrerapena jakinaraziko dugu. Aldez aurretik, bidalitako proposamen guztiak erantzungo ditugu banan-banan, aukeratua izan ote den argituz.

 

Eskerrik asko zuen arretagatik

Ostera elkar ikusiko dugu Irailean!

Besarkada,

AnsibleFest taldea.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.